Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 92:8-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak,garatu gaizkile guztiak:betiko hondatuak izango dira!

9. Zu, Jauna, diren guztien gainetik betikotasunean!

10. Zure etsaiak, ordea, Jauna,bai, zure etsaiak galdu egingo dira,gaizkile guztiak sakabanatuko.

11. Bufalo baten indarrak eman dizkidazu,usain gozoko olio berriz gantzutu.

12. Gaizkileak nire kontra altxatzen direnean,etsaiak ikusi eta zera entzuten dut:

13. «Zintzoa palmondoa bezala garatuko da,Libanoko zedroa bezala haziko;

14. Jaunaren etxean landaturik,gure Jainkoaren ondoan garatuko da.

15. Zaharturik ere fruitu emango du,mardul eta heze iraungo beti,

16. Jauna zuzena dela iragartzeko,nire harkaitza, gaiztakeriarik gabea».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 92