Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 89:48-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

48. Oroit zaitez nire ezbeharraz, nire bizitzako egun laburrez!Zein huts egin dituzun gizakiak!

49. Nor biziko da heriotzarik ikusi gabe?Nork ihes egin Herio Leizearen atzaparretatik?

50. Non dira, Jauna, antzinako zure maitasun-egintzak,Davidi zin eginez hitzeman zenion leialtasuna?

51. Gogoan har, Jauna, zeure zerbitzari iraindua,herriengandik jasan behar ditudan hainbat eztenkada!

52. Zure etsaiak irainka ari dira, Jauna,zuk errege sagaratuari nonahi irainka.

53. Bedeinkatua Jauna beti! Amen. Amen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 89