Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 89:38-48 Elizen Arteko Biblia (EAB)

38. zeruan lekuko hutsezin bezala ezarririkbetiko dirauen ilargiak adina». (Erregearen hondamenagatik deitorea)

39. Orain, ordea, zeure sagaratuarekin haserreturik,baztertu egin duzu eta mespretxatu.

40. Zeure zerbitzariarekin zenuen ituna ukatu egin duzu,haren koroa hankapean zanpatu,

41. haren harresi guztiak zulatu, gotorlekuak hondakin bihurtu.

42. Handik igarotzen direnek lapurreta degiote,auzoko guztiek iseka.

43. Haren etsaiei indarra bizkortu diezu eta garaipena eman.

44. Hari, berriz, ezpata-ahoa ere kamustu, eta borrokan eutsi ez;

45. errege-makila distiratsua kendu diozu eta tronua lurrera irauli.

46. Haren gaztaroko urteak laburtu eta lotsa gorriz bete duzu.

47. Noiz arte, Jauna? Betiko al zaude ezkutuan?Betiko al dago zure haserrea su eta gar?

48. Oroit zaitez nire ezbeharraz, nire bizitzako egun laburrez!Zein huts egin dituzun gizakiak!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 89