Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 89:24-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Bere aurrean zapalduko dizkiot etsaiaketa gorroto diotenak joko.

25. Nire leialtasuna eta maitasuna berekin izango ditu,nire laguntzak garaile egingo du.

26. Itsasoraino zabalduko dut haren aginpidea,Eufrates ibairaino haren boterea.

27. «Hark esango dit: “Zu nire aita,nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea!”

28. Eta nik neure lehen-seme egingo dut,munduko erregerik handien.

29. Leial izango natzaio betiko,harekin dudan itunari sendo eutsiko.

30. Betiko ezarriko dut haren errege-jatorria,zerua bezain iraunkor egingo haren tronua.

31. «Haren semeek nire irakaspena bazterrera uzten baduteeta nire zuzenbideari jarraitzen ez,

32. nire arauak hausten badituzteeta nire aginduak gordetzen ez,

33. makilaz zigortuko dut haien errebeldia,esku zorrotzez haien erruak.

34. Baina ez diot kenduko Davidi neure maitasuna,ezta ukatuko ere neure leialtasuna.

35. Ez dut urratuko neure ituna,ezta jango ere eman nuen hitza.

36. Behin betiko egin dut zin neure buruarengatik,eta ez natzaio sekula Davidi desleial izango.

37. Haren errege-jatorriak betiko iraungo du,haren tronuak nire aurrean eguzkiak adina,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 89