Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 89:19-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Bai, Jauna da gure babeski, Israelgo santua gure errege! (Jaunak Davidi agintzaria)

20. Behinola, ikuskari bidez mintzatuz,zeure fededunei esan zenien:«Gerlariaren ordez mutikoa jarri dut errege,gudarostearen gainetik gaztea jaso.

21. David neure zerbitzaria aurkitu duteta neure olio santuaz sagaratu.

22. Nire eskuak sendo eutsiko dio, nire besoak indartsu egingo.

23. «Etsaiak ez du engainatuko, ez gizatxarrak makurtuko.

24. Bere aurrean zapalduko dizkiot etsaiaketa gorroto diotenak joko.

25. Nire leialtasuna eta maitasuna berekin izango ditu,nire laguntzak garaile egingo du.

26. Itsasoraino zabalduko dut haren aginpidea,Eufrates ibairaino haren boterea.

27. «Hark esango dit: “Zu nire aita,nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea!”

28. Eta nik neure lehen-seme egingo dut,munduko erregerik handien.

29. Leial izango natzaio betiko,harekin dudan itunari sendo eutsiko.

30. Betiko ezarriko dut haren errege-jatorria,zerua bezain iraunkor egingo haren tronua.

31. «Haren semeek nire irakaspena bazterrera uzten baduteeta nire zuzenbideari jarraitzen ez,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 89