Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 89:15-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Justizia eta zuzenbidea zure erregetzaren oinarri,maitasuna eta leialtasuna doaz zure aurretik.

16. Zoriontsua zu pozik goresten dakien herria!Zure argitan ibiliko da, Jauna:

17. zure aurrean alaitzen da egunero,zure justizia du bozkario.

18. Bai, zu zaitugu ospe eta indar,zure onginahiak egiten gaitu garaile.

19. Bai, Jauna da gure babeski, Israelgo santua gure errege! (Jaunak Davidi agintzaria)

20. Behinola, ikuskari bidez mintzatuz,zeure fededunei esan zenien:«Gerlariaren ordez mutikoa jarri dut errege,gudarostearen gainetik gaztea jaso.

21. David neure zerbitzaria aurkitu duteta neure olio santuaz sagaratu.

22. Nire eskuak sendo eutsiko dio, nire besoak indartsu egingo.

23. «Etsaiak ez du engainatuko, ez gizatxarrak makurtuko.

24. Bere aurrean zapalduko dizkiot etsaiaketa gorroto diotenak joko.

25. Nire leialtasuna eta maitasuna berekin izango ditu,nire laguntzak garaile egingo du.

26. Itsasoraino zabalduko dut haren aginpidea,Eufrates ibairaino haren boterea.

27. «Hark esango dit: “Zu nire aita,nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea!”

28. Eta nik neure lehen-seme egingo dut,munduko erregerik handien.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 89