Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 88:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Kanta. Koreren semeen salmoa. Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako, atsekaberako. Heman ezratarraren poema .

2. Jauna, ene Jainko salbatzailea!Gau eta egun laguntza eske deiadar degizut.

3. Hel bekizu nire otoitza, makur belarria nire garrasira!

4. Zoritxarrez josia nago, Herio Leize ertzean nire bizia.

5. Zulora doazenekin bat egina naukate, hain nago indargabetua.

6. Herioaren esku utzia nago, erail eta hilobian sartuak bezala:ez dituzu gehiago gogoan izango,zurekiko lokarriak moztuak baitituzte.

7. Zulo sakonera jaurti nauzu, barren-barreneko ilunpetara.

8. Zama astun dut gainean zure haserrea,zure atsekabe-itsasoan murgildurik.

9. Ezagunak urrundu egin dizkidazu,haientzat higuingarri bihurtu nauzu.Preso nago, irtenbiderik gabe,

10. atsekabearen atsekabez begiak akiturik.Egun osoan zuri deika nago, Jauna,eskuak zuregana luzaturik.

11. Hildakoen alde egingo ote duzu miraririk?Haien arimak jaikiko ote zu gorestera?

12. Iragartzen ote hilobian zure maitasuna,hondamen-leizean zure leialtasuna?

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 88