Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 87:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koreren semeen salmoa. Kanta.Oi zu, mendi santuaren gainean Jaunak sendo oinarritua!

2. Sion hiri, Jaunak zu maiteago Israelgo herri guztiak baino.

3. Bai ospetsua, Jainkoaren hiri, Jaunak zutaz dioena:

4. «Nire sinesleen arteko aitortuko ditut Egipto eta Babilonia.Hara Filistea, Tiro eta Etiopia: herri bakoitzak bere sorlekua;

5. baina Sion hiriari esango zaio:“Bai batak, bai besteak zeu zaitu sorleku!Goi-goikoak tinko ezarri zaitu!”»

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 87