Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 84:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Koreren semeen salmoa.

2. Bai maitagarria zure egoitza, Jaun ahalguztiduna!

3. Urtzen daukat barrena zure tenpluko atarien irrikaz.Bihotza eta naizen guztiapoz-oihuz ari zait, oi Jainko, Jainko bizia.

4. Txolarreak badu etxea, bai enarak ere kumeentzat habia,zure aldareen ondoan, Jaun ahalguztiduna,ene errege eta ene Jainko!

5. Zorionekoak zure etxean bizi direnak, etengabe zu goresten!

6. Zorionekoak zuregan dutenak beren indarraeta bihotz barruko konfiantza!

7. Ibar lehorra igarotzean, iturburutik edaten dute:lehen euriek ur-begiz baitute estaltzen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 84