Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 82:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Asafen salmoa.Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da,herri-agintarien aurka epaia emateko:

2. «Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,errudunen alde jarriz?

3. Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,egin justizia dohakabe eta behartsuei!

4. Askatu gizagaixo eta behartsuak,libratu gaizkileen eskutik!»

5. Baina haiei ez zaie buruan sartzen,ez dute ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,eta lurraren oinarriak koloka dira.

6. Hona nik esan:«Denok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren,

7. gizaki bezala hilko zarete,edozein handiki bezala eroriko».

8. Altxa, Jainkoa, eta goberna mundua,zu baitzara herri guztien jabe!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 82