Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 81:7-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. «Bizkarretik zama kendu nizun,zure besoak lan astunetatik askatu.

8. Zapaldurik zeundela, deiadar egin zenidan,eta libratu zintudan.Ekaitzaren erditik erantzun nizun,Meribako iturrian probatu ninduzun arren.

9. «Entzun, ene herri, ohar degizut!Behingoz entzungo al didazu, Israel:

10. Ez izan zeure baitan beste jainkorik,ez dezazula adora jainko arrotzik.

11. Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik atera zintuena.Ez duzu ahoa zabaldu besterik, eta aseko zaitut.

12. «Baina nire herriak ez zidan kasurik egin,Israelek ez zuen nirekin ezer nahi.

13. Orduan, zapuztu egin nuen bere burugogorkeriagatik:bizi zedila bere gogara.

14. «Ai neure herriak entzungo balit!Ai Israel nire bidetik balebil!

15. Bat-batean makurtuko nituzke haren etsaiak,zapaltzaileen aurka besoa altxatuko.

16. Azpian jarriko nizkioke gorroto didatenak:horra hauen zoria betiko.

17. Neure herria garirik onenaz janarituko nuke,eztirik gozoenaz aseko».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 81