Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 80:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Aitorpena. Asafen salmoa.

2. Entzun, Israelen artzain,zeure herria artaldea bezala daramazun horrek!Hegaldun izakien arteko tronuan zauden hori,ager zakizkie distiraz

3. Efraim, Benjamin eta Manases leinuei!Suspertu zeure ahalmena eta zatozkigu salbatzera!

4. Oi Jainko, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!

5. Jauna, Jainko ahalguztiduna,noiz arte egon behar duzu haserre,herria otoizka duzun bitartean?

6. Negarra eman diguzu janari, malkoak erruz edari.

7. Auzokoen hizpide egin gaituzu,etsaiak burlaka ari zaizkigu.

8. Oi Jainko ahalguztidun, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!

9. Egiptotik mahatsondo bat atera zenueneta landatu, jentil-herriak kanpora botaz,

10. aurreko biztanleak lurraldetik garbituz.Sustraiak bota zituen eta lurraldea bete.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 80