Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 78:60-72 Elizen Arteko Biblia (EAB)

60. bertan behera utzi zuen Xiloko egoitza,gizartean bizitzeko eraiki zuen etxola.

61. Etsaien esku utzi zuen kutxa santua,Israelek bere indar eta ospe zuena.

62. Ezpataren menpe utzi zuen bere herria,bere ondaretzat aukeratua zuenarekin haserre.

63. Mutilak suak irentsi zituen, neskatxentzat eztei-kantarik ez.

64. Apaizak ezpataz erori ziren, eta alargunek hiletarik jo ez.

65. Halako batean, esnatu zen Jauna lotatik bezala,ardoaren eraginpean egondako gudariaren antzera.

66. Etsaiak atzetik harrapatu eta jo egin zitueneta behin betiko porrokatu.

67. Joseren familia baztertu egin zuen,Efraimen leinua alde batera utzi;

68. Judaren leinua aukeratu zuen,Sion mendia, bere maitea.

69. Zeru garaiaren antzeko eraiki zuen bere santutegiaeta lurra bezala sendo oinarritu betiko.

70. David aukeratu zuen zerbitzari, artegitik harturik;

71. ardien artzain zena, bere herri Jakoben,bere ondare Israelen artzain egin zuen.

72. Bihotz zintzoz zaindu zituen, esku trebez eraman.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 78