Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 78:53-64 Elizen Arteko Biblia (EAB)

53. Seguru gidatu zituen, beldurrik gabe;haien etsaiak, berriz, itsasoak estali zituen.

54. Bere lurralde santura eraman zituen,berak eskuratutako mendiraino.

55. Beste herriak bota egin zituen haiek iristean,eta lurraldea Israelgo leinuei banatu zien ondaretzat,bertan bizi zitezen.

56. Haiek, ostera, goi-goiko Jainkoa probatu zuten,haren kontra altxatuz;haren xedapenak ez zituzten gorde.

57. Alde batera utzi zuten eta traizio egin, gurasoek bezala;uztai txarrak bezala huts egin.

58. Muinoetako sasikultuekin sumindu egin zuten,beren sasijainkoekin jeloskor jarri.

59. Hargatik, Jainkoa haserretu egin zeneta Israel erabat zapuztu;

60. bertan behera utzi zuen Xiloko egoitza,gizartean bizitzeko eraiki zuen etxola.

61. Etsaien esku utzi zuen kutxa santua,Israelek bere indar eta ospe zuena.

62. Ezpataren menpe utzi zuen bere herria,bere ondaretzat aukeratua zuenarekin haserre.

63. Mutilak suak irentsi zituen, neskatxentzat eztei-kantarik ez.

64. Apaizak ezpataz erori ziren, eta alargunek hiletarik jo ez.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 78