Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 78:34-47 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Baina Jainkoak haiek hiltzea erabakitzen zuen orduko,harengana jotzen zuten,damutu eta hura bilatzen saiatzen ziren,

35. Jainkoa zutela beren harkaitza oroituz,goi-goiko Jainkoa zutela beren askatzailea;

36. baina ahoan zurikeria besterik ez zuten,mihiaz engainatu egiten zuten;

37. ez zeuden bihotzez hari atxikiak,ez zioten haren itunari fede ematen.

38. Jainkoak, hala ere, bihozbera izaki eta,errua barkatzen zien, eta suntsitzen ez.Sarri eutsi zion haserreari,bere sumin guztiari jaregin gabe.

39. Oroitzen baitzen gizaki huts zirela,airean galtzen den arnasa baino ez.

40. Zenbat aldiz altxatu zitzaizkion kontra basamortuan,zenbat aldiz atsekabetu zuten bakarlekuan!

41. Behin eta berriro zuten Jainkoa probatzen,Israelen Santua zirikatzen.

42. Ez zuten gogoratzen haren eskuak egina,etsaiarengandik askatu zituenekoa:

43. nolako mirariak egin zituen Egipton,nolako egintza harrigarriak Tanisko lurraldean;

44. hango ibai-errekak odol bihurtu zituen,eta egiptoarrek bertatik edan ezin;

45. ezpateuliak bidali zituen haiek irensteko,igelak dena hondatzeko;

46. haien uztak matxinsaltoei eman zizkien,lanaren fruituak larrapoteei;

47. haien mahastiak kazkabarraz suntsitu zituen, pikondoak izotzaz;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 78