Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 78:19-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Jainkoaren aurka hitz egin zuten:«Gauza ote da Jainkoa guri basamortuan otordua emateko?

20. Egia, harkaitza jo eta ibaika isuri du ura;baina gauza ote da ogia emateko,bere herriari okela eskaintzeko?»

21. Hori entzutean, Jauna biziki haserretu zen:sumina piztu zitzaion Jakoben herriaren aurka,Israelen aurka;

22. ez baitzuten sinesten beren Jainkoarengan,ez ziren fio haren salbamen-asmoaz.

23. Orduan, goi-lainoei agindua emaneta zeruko ateak ireki zituen;

24. mana isuri zien janari, zeruko garia eman:

25. aingeruen ogia jan zuten gizakiek,Jainkoak janariz ase zituen.

26. Gero, eguzki-haizea aterarazi zuen zerutiketa hego-haizea bidali bere gotorlekutik.

27. Okela isuri zien hautsa bezain ugari,hegaztiak itsas hondarra bezain oparo,

28. kanpalekura bertara erorarazi zituen,oihal-etxolen ingurura.

29. Asebetean jan zuten; eman zien Jainkoak irrika zutena.

30. Baina beren irrika ase orduko,artean janaria hagin artean zutela,

31. Jainkoaren haserreak eraso zien,haietako indartsuenak hil zituen, Israelgo hoberenak eraitsi.

32. Hala eta guztiz ere, bekatuan jarraitu zuten;mirariak eta guzti, ez zuten Jainkoarengan sinetsi.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 78