Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 75:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,ez hitz egin horrela buru-harro».

7. Ez ekialdetik eta ez mendebaldetik,ez basamortutik ere, ez dator goraldia:

8. Jainkoak bakarrik du boterea;nahi duena eraisten du, nahi duena goratzen.

9. Eskuan du Jaunak kopa, ardo bizi nahastuz gainezka;bertatik isuriko die,eta lurreko gaizto guztiek edan beharko dute,hondar eta guzti zurrupatu beharko.

10. Ni, ordea, betiko poztuko naiz,Jakoben Jainkoaren omenez kantari.

11. «Gaiztoen indarra hautsiko dut;zintzoen indarra, berriz, areago egingo».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 75