Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 74:7-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Gero, zure santutegiari su eman zioten,zure egoitza santua bota eta profanatu.

8. Hau zuten helburu: erabat erraustea arrazaeta herrialdeko batzar santu guztiak.

9. Ez dugu ikusten jadanik zure presentziaren ezaugarririk,ez dago profetarik, eta inork ez dakigu noiz arte.

10. Noiz arte ari behar du, oi Jainko, etsaiak irainka?Amaigabe mespretxatu behar ote du zure izena?

11. Zergatik ezkutatzen duzu zeure indarra?Zergatik zaude besoak tolestaturik?

12. Zu zara, oi Jainko, zu betidanik nire errege.Zuk lortu zenuen lurrean garaipena:

13. zuk suntsitu zenuen zeure indarraz itsasoa,zuk apurtu itsas herensugeen buruak,

14. zuk zanpatu zenizkion itsas munstroari buruaketa itsas herriei jaten eman.

15. Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak,zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.

16. Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 74