Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 74:13-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. zuk suntsitu zenuen zeure indarraz itsasoa,zuk apurtu itsas herensugeen buruak,

14. zuk zanpatu zenizkion itsas munstroari buruaketa itsas herriei jaten eman.

15. Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak,zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.

16. Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak;

17. zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.

18. Gogoan har, Jauna: etsaiak irain egiten dizu,herri burugabeak zure izenari mespretxu.

19. Ez eman piztiei zeure usapala,ez ahaztu betiko zeure dohakabeen bizia!

20. Gogora ezazu zeure ituna,beteak baitaude herrialdeko bazterrak gogorkeriaz.

21. Ez bedi zapaldua desohoraturik gera,gorets bezate zure izena dohakabe eta behartsuek.

22. Jaiki zaitez, Jainko hori, defenda zeure auzia!Har gogoan burugabeon etengabeko irainak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 74