Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 73:8-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten,goitik behera begira, jendea nola larrutuko hitz egiten.

9. Haien ahoak zeruari erronka, haien mihia lur osoan barrena.

10. Horregatik, Jainkoaren herria haiengana bihurtzen da,haien hitz guztiak ura bezala irentsiz.

11. Hau diote: «Nola jakin Jainkoak?Ba al du ohartzerik Goi-goikoak?»

12. Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.

13. Beraz, alferrik gorde dut bihotza garbieta errugabe naizela agertzeko eskuak garbitu,

14. egunero oinazeak eraman behar badituteta goizero zigorra jasan.

15. Baina haiek bezala jardutea erabakiko banu,zure jatorriaz arnegatu egingo nuke.

16. Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,

17. Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.

18. Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.

19. Bat-batean, nolako hondamena!Haienak egin du, ikaragarrizko azkenaz.

20. Esnatutakoan ametsa bezala,gutxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 73