Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 73:13-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Beraz, alferrik gorde dut bihotza garbieta errugabe naizela agertzeko eskuak garbitu,

14. egunero oinazeak eraman behar badituteta goizero zigorra jasan.

15. Baina haiek bezala jardutea erabakiko banu,zure jatorriaz arnegatu egingo nuke.

16. Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,

17. Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.

18. Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.

19. Bat-batean, nolako hondamena!Haienak egin du, ikaragarrizko azkenaz.

20. Esnatutakoan ametsa bezala,gutxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan.

21. Bihozmindurik nengoen, barrua gogorturik,

22. eta hala, inozo eta ezjakin nintzen,abere baten pareko zure begietan.

23. Baina ni zurekin izango naiz beti: eskutik hartua naukazu;

24. zeure aholkuz nauzu gidatukoeta, azkenik, ospez zeureganatuko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 73