Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 73:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Asafen salmoa.Bai ona dela Jainkoa, Israel, bihotz-garbientzat!

2. Baina ozta-ozta ez dut nik estropezu egin,ia-ia erori nintzen.

3. Izan ere, gaiztoen arrakasta ikusirik,harroputz horien inbidiaz nengoen.

4. Ez dute inongo problemarik,osasuntsu eta ongi aseak daude.

5. Ez dute giza nekerik,ez besteek bezala oinazeak eraman beharrik.

6. Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.

7. Begiak dirdira egiten die gantz artetik,barruko gutizia kanporatuz.

8. Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten,goitik behera begira, jendea nola larrutuko hitz egiten.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 73