Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 72:9-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Makur bekizkio itsas herriak,jan bezate hautsa haren etsaiek!

10. Ekar biezazkiote erregaliakTarsiseko eta urrutiko herrietako erregeek,ordaindu zergak Saba eta Sebako erregeek.

11. Agur bezate ahuspezturik errege guztiek,jar bekizkio menpean nazio guztiak!

12. Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua,nork defendaturik ez duen dohakabea.

13. Gupida izango die gizagaixo eta pobreei,bizia salbatuko behartsuei.

14. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik.Balio handia izango du haien biziak berarentzat!

15. Bizi bedi luzaro! Eman biezaiote Sabako urrea,egin bezate otoitz haren alde etengabe,bedeinka bezate egunero!

16. Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari!

17. Iraun beza haren izenak betiko, eguzkiak adina!Bedeinkatuak bitez harengan ondorengoak,zoriontsu nazio guztiak!

18. Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,mirarigile bakarra!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 72