Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 71:13-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Gal bitez lotsagarri nire salatzaileak!Irainak eta desohoreak estal bitzanire zoritxarraren bila dabiltzanak!

14. Nik, berriz, itxaroten jarraituko dut,gero eta areago zu goretsiko.

15. Nire ezpainek egun osoan emango dutezure salbamen-asmo eta egintzen berri,nik kontatu ahal baino gehiago diren arren.

16. Zure tenplu bikainean sartuko naiz, Jainko Jauna,leiala zu bakarrik zarela iragarriko.

17. Ene Jainko, gaztetatik irakatsi didazu,eta zure egintza miragarriakiragartzen ari izan naiz gaur arte.

18. Orain, zahar eta ile-zuri naizenean,ez nazazu bertan behera utz, ene Jainko,zure indarra elkarteari iragar diezaiodan,zure tenplura datorkeen edonori.

19. Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da,gauza handiak egin baitituzu.Nor zu adinakorik, oi Jainko?

20. Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu.Baina berriro biziaraziko nauzu,Herio Leize sakonetik altxatuko.

21. Lehen baino izen handiagoa emango didazu,berriro kontsolatuko.

22. Orduan, harpa-soinuz goretsiko zaitut, ene Jainko,leiala zarelako;zitaraz kantatuko dizut, oi Israelgo Santu.

23. Bai, zuri kantatuko dizut,poz-oihuz ospatuko zaitu nire ahoak,zuk salbatu duzun nire izate osoak.

24. Nire mihiak zure salbamen-asmoairagarriko du egun osoan,lotsaz eta irainez gelditu baitiranire zoritxarraren bila zebiltzanak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 71