Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 71:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jauna, zuregan dut babesa:ez diezadala inoiz usteak huts egin!

2. Zuzena baitzara, libra nazazu, askatu,makur belarria niregana eta salba nazazu.

3. Izan zakizkit harkaitz babesle;agindua duzu noiznahi etorriko zarela ni salbatzera.Bai, zu zara nire haitz eta gotorleku.

4. Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik,bidegabeko eta gogorkeria-zaleen ukabiletik.

5. Jainko Jauna, zu zaitut itxaropen,zu gaztetatik neure segurtasun.

6. Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,zuk atera nauzu amaren erraietatik.Zuri etengabe nire gorespena!

7. Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat,zu zintudan neure babesleku seguru.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 71