Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 7:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erosta-doinuan. Davidena. Kux benjamindarra zela eta, Jaunari abestu ziona.

2. Jauna, ene Jainkoa, zuregan babesten naiz.Salba nazazu erasotzen didatenengandik, libra nazazu!

3. Bestela, lehoiak bezala harrapatueta zati-zati egingo naute,eta ezin izango nau inork libratu.

4. Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badut,neure eskuz bidegabekeriarik egin badut,

5. lagunari ordain txarra emaneta etsai zuzengabeari barkatu badiot,

6. pertsegitu eta harrapa nazala etsaiak,zanpa nazala bizirik lurraren kontraeta barreia nire erraiak hautsetan!

7. Jaiki zaitez haserre, Jauna!Altxa nire etsaien amorruaren aurka!Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!

8. Bil bitez herri guztiak zure inguruan,eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.

9. Jauna da herrien epaile!Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela.

10. Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.

11. Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.

12. Epaile zuzena da Jainkoa,gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.

13. Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 7