Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 69:23-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Gerta bekie beren otordua tranpa,beren segurtasuna sare.

24. Lauso bitez haien begiak eta itsutu,ahul bekie gerria betiko!

25. Hustu zeure sumina haien gainera,jo bitza zure haserre-suak!

26. Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!

27. Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.

28. Ordainarazi beren erruak banan-banan,ez bezate sekula zure barkamenik ikus!

29. Ezaba itzazu biziaren liburutik,ez sailkatu zintzoen zerrendan!

30. Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.

31. Orduan, Jainkoaren izena kantuz goretsiko dut,esker onez handietsiko.

32. Atseginago izango zaio Jaunari zezena baino,adardun eta azkazaldun zekorra baino.

33. Ikusazue, apalok, eta poztu;izan bihotz, Jainkoarengana jotzen duzuenok!

34. Entzuten baitie Jaunak bere behartsuei,ez ditu baztertzen berari atxikiak daudenak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 69