Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 69:19-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Hurbil zakizkit, defenda nazazu,askatu etsaien eskutik.

20. Badakizu nola iraintzen nauten,nola desohoratu eta lotsarazten;ongi ezagunak dituzu nire etsaiak.

21. Irainek bihotza urratu didate, guztiz adorerik gabe nago.Ezbeharrean laguntza espero nuen, baina alferrik;kontsolatzaileak, baina ez ditut aurkitu.

22. Janaritan pozoia jarri didate,egarriarentzat ozpina edaten eman.

23. Gerta bekie beren otordua tranpa,beren segurtasuna sare.

24. Lauso bitez haien begiak eta itsutu,ahul bekie gerria betiko!

25. Hustu zeure sumina haien gainera,jo bitza zure haserre-suak!

26. Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!

27. Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.

28. Ordainarazi beren erruak banan-banan,ez bezate sekula zure barkamenik ikus!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 69