Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 68:26-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. kantariak aurrean, musikariak atzean,neskatxak tartean, panderoa joz.

27. Bedeinka ezazue Jainkoa batzarrean,bedeinka Jauna Israelgo elkartean.

28. Horra hor aurrena Benjaminen, gazteenaren, leinua,eta ondoren Judaren buruzagiak,Zabulon eta Neftaliren buruzagiak.

29. Azaldu, ene Jainko, zeure indarra,egiaztatu, ene Jainko, gure alde egin duzuna.

30. Opariak dakarzkizute erregeekJerusalemgo zeure tenplura;

31. bertatik, egiozu mehatxu Egiptori, kanaberadiko piztiari,haren zezen- eta zekor-tropelari,zilarraren irrikaz herriak zanpatzen dituzten horiei!Sakabana itzazu herri guduzaleok!

32. Betoz opari bikainak Egiptotik,dakarzkiola arin Etiopiak esku-erakutsiak Jainkoari.

33. Munduko erresumok, kanta Jainkoari, jo soinua Jaunari.

34. Hara, zeruetan, antzinako zeruetan, zaldiz doanakoihu egin du bere ahotsaz, bere ahots indartsuaz.

35. Eman aintza Jainkoari!Haren ospea Israelen gain dago,haren ahalmena hodeiez gora.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 68