Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 68:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta .

2. Jainkoa jaiki eta haren etsaiak sakabanatu!Gorroto diotenak ihesi doaz haren aurretik.

3. Kea desegiten den bezala desegiten dira;nola urtzen argizaria sutan,halaxe galtzen gaiztoak Jainkoaren aurrean.

4. Zintzoak, berriz, pozik dira,Jainkoaren aurrean dantzan, bozkarioz gainezka.

5. Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez,presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari».Goza Jaunarekin, haren aurrean poz-oihuka.

6. Umezurtzen aita, alargunen defendatzaile da Jainkoabere bizileku santutik.

7. Baztertuei etxea ematen die Jainkoak,preso zeudenak kanta artean askatzen;errebeldeak bakarrik basamortuan gelditzen.

8. Oi Jainko, zeure herriaren gidari atera zinenean,basamortuan zehar zindoazela,

9. dardara egin zuen lurrak,urtu egin zen Jainkoaren aurrean zerua,Sinaiko Jainkoaren, Israelen Jainkoaren aurrean.

10. Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.

11. Hantxe kokatu zen zure herria;behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.

12. Jaunak iragarpena egin du,ugaria da mezularien taldea:

13. «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 68