Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 66:11-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. estuasun larrian jarri, zama astuna bizkarrera bota,

12. zamariak bagina bezala zapal gaitzaten utzi.Suari eta urei aurre egin behar izan diegu.Baina, azkenik, eman diguzu arnasa.

13. Zure etxean sartuko naiz erre-oparirakoeta horrela beteko dizut promesa,

14. larrialdian neure ahoz hitzemana.

15. Abere gizenak opalduko dizkizut,ahariak erreko, zezen eta akerrak eskainiko.

16. Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun:hark nire alde egina kontatuko dizuet.

17. Nire ahoak hari dei egin orduko,prest zegoen nire mihian gorazarrea.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 66