4. Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,hau akabatu nahian?Pareta okertua, hesi koloka zarete guztiok!
5. Azpikeria beste asmorik ez dute,gezurra zaie atsegin, hondatzeko:hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.
6. Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,harengandik baitator nire esperantza.
7. Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: ez naiz eroriko.
8. Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.
9. Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!