Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 62:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,jende xehe nahiz handiki:denak batera pisuan jarrita,haizea baino arinago igoko lirateke.

11. Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,ez jarri usterik lapurretan.Ondasunak ugalduta ere, ez eman haiei bihotza.

12. Jainkoak esan du —behin eta berriro entzun diot—berari dagokiola ahalmena.

13. Bai, zuri dagokizu, Jauna, leialtasuna;bakoitzari bere egintzen arabera ordaintzen diozu.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 62