Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 6:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Arren, Jauna, libra nazazu,salba heriotzatik, onbera zara eta.

6. Hilda gero, ez da inor oroitzen zutaz;Hildakoen Egoitzan, nork goretsi zu?

7. Akitua nago aieneka.Gauero malkoz bustitzen dut ohea,blai eginda uzten etzalekua.

8. Begiak nahigabez lausotuak ditut,horrenbeste zorigaitzez ahulduak.

9. Alde niregandik, gaizkileok,entzun baitu Jaunak nire zotina.

10. Bai, entzun du nire erregua,onartu du Jaunak nire otoitza.

11. Lotsa bitez eta izutu nire etsaiak!Egin bezate atzera, bat-batean lotsaturik!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 6