Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 58:4-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Gaiztoak sortzetik oker, maltzurrak jaiotzatik galduak.

5. Pozoia dute, sugegorriek bezala;belarriak ixten dituzten suge gorren antzeko dira,

6. liluratzaileen, zoratzailerik trebeenaren,soinua entzuten ez dutenen antzeko.

7. Oi Jainko, hautsi horiei hortzak ahoan!Jauna, puskatu lehoien haginak!

8. Gal bitez ur isuria bezala,zimel bitez belar zapaldua bezala.

9. Desager bitez lingirda darion barea bezala,ez bezate eguzki-argirik ikus, haur galduak bezala.

10. Sasien antzera arantzak bota baino leheneraman bitza haize-erauntsiak heze daudenean,iharturik baleude bezala.

11. Mendekua ikustean, zintzoak poz hartuko du,gaizkileen odola oinetatik garbituko.

12. Eta jendeak esango du: «Merezi du, bai, zintzo izateak!Bada benetan mundua gobernatzen duen Jainkoa!»

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 58