Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 57:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan . Davidena. Miktam. Davidek Saulengandik haitzulora ihes egin zuenekoa.

2. Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz,zuregan dut babesa eta;zure hegalen itzalpean babesten naiz,ezbeharra igaro artean.

3. Jainkoari degiot dei, Goi-goikoari,nire alde mendeku hartzen duen Jainkoari.

4. Zerutik bidaliko du norbait,erasotzaileen laidotik ni salbatzera.Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bidaliko dizkit.

5. Lehoien artean natza, gizaki-gose diren horien artean;horien hortzak lantza eta gezi, mihia ezpata zorrotz.

6. Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko! Zure ospea mundu osoaren gain!

7. Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko.Zuloa egin didate aurrean; eror bitez beraiek bertan.

8. Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.Kantatu eta soinua joko dizut.

9. Esna zaitez, ene bihotza, esnatu, harpa eta zitara;esna dezadan egunsentia.

10. Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,nazioen artean kantatuko.

11. Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,zure leialtasuna hodeietarainokoa.

12. Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko! Zure ospea mundu osoaren gain!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 57