Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 55:5-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Taupaka dut bihotza bularrean, herio-larriak hartua nago.

6. Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.

7. Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.

8. Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.

9. Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik».

10. Nahastu, Jauna, horien mihi maltzurra.Gogorkeria eta haserrea besterik ez baitut ikusten hirian,

11. gau eta egun harresietan jiraka.Hiri barruan okerkeria eta injustizia,

12. hiri barruan makurkeriak,zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.

13. Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake.Ez nau gorroto didanak mespretxatzen:horrengandik gorde ninteke;

14. baizik eta zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak,zuk nauzu mespretxatzen.

15. Solaskide gozo zintudan,elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.

16. Betorkie bat-batean heriotza,jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera,gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 55