Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 55:17-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Nik Jainkoari egin nion deieta Jaunak salbatu egin ninduen.

18. Arrats, goiz eta eguerdi, kexu eta intzirika nengoela,entzun zuen hark nire ahotsa.

19. Onik atera zuen nire bizia izan nituen erasoetatik,etsaiak hain ugari izan arren.

20. Niri entzun eta haiek makurrarazi zituen Jainkoak,betidanik errege denak, sekula aldatzen ez denak.Baina haiek ez ziren Jainkoaren beldur!

21. Adiskidearen aurka altxatu du eskua, ituna hautsiz.

22. Gurina baino bigunago du ahoa,baina borroka-gose bihotza.Olioa baino leunago ditu hitzak,baina ezpata zorrotz dira izan.

23. Jar zaitez Jaunaren eskuetan;sendo eutsiko dizu, bai, Ongileak.Ez dio sekula zintzoari erortzen utziko.

24. Zuk, ene Jainko, herio-zulora botako dituzuodolzale eta maltzurrak;bizitzaren erdira ere ez dira iritsiko.Nik, ordea, zuregan dut konfiantza.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 55