Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 55:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Daviden poema.

2. Ene Jainko, makur belarria nire otoitzari,ez egin entzungor nire erreguari.

3. Kasu egidazu eta erantzun.Urduri nago, kexu batean eta dardaraz,

4. etsaiaren oihua dela eta,gaiztoaren begirada zorrotza dela eta.Ezbeharrak botatzen dizkidate gainera, amorruz erasotzen.

5. Taupaka dut bihotza bularrean, herio-larriak hartua nago.

6. Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.

7. Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.

8. Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.

9. Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik».

10. Nahastu, Jauna, horien mihi maltzurra.Gogorkeria eta haserrea besterik ez baitut ikusten hirian,

11. gau eta egun harresietan jiraka.Hiri barruan okerkeria eta injustizia,

12. hiri barruan makurkeriak,zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.

13. Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake.Ez nau gorroto didanak mespretxatzen:horrengandik gorde ninteke;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 55