Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 51:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. David Betsaberekin elkartu ondoren, Natan profeta Davidengana joan zenekoa.

3. Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,suntsitu nire hobena, zeure neurrigabeko gupidaz.

4. Garbi nazazu oso-osorik neure errutik,garbitu neure bekatutik.

5. Aitortzen dut, bai, neure hobena,begi aurrean dut etengabe neure bekatua.

6. Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dut bekatu,zure borondatearen kontra jokatu.Horregatik, arrazoi izango duzu salatzean,errugabe izango zara epaia ematean.

7. Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak.

8. Zuk, ordea, bihotz leiala duzu atsegin,barru-barruan jakinduria didazu irakasten.

9. Kendu nire bekatua, eta ur bizia baino gardenago izango naiz;garbi nazazu, eta elurra baino zuriago izango.

10. Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna,susper dadila zuk jotako gizaki hau.

11. Aldendu begiak nire bekatutik, suntsitu nire erru guztiak.

12. Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,espiritu berri sendoa nire baitan.

13. Ez nazazu bota zeure aurretik,ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 51