Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 50:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. «Entzun, Israel, ene herri,zure kontra egingo dudan aitorpena.Neu naiz Jainkoa, zure Jainkoa!

8. Ez zaitut salatzen zeure sakrifizio eta erre-opariengatik:aurrean ditut beti.

9. Baina ez dizut eskatzen zeure ukuiluko zekorrik,ez zeure eskortako akerrik,

10. neureak baititut basoetako piztiaketa mendi garaietako animaliak.

11. Mendiko hegazti guztiak ezagutzen ditut,landan bizi den oro neurea dut.

12. Gose banintz, ez nizuke zuri eskatuko,neurea baitut mundua eta bertako guztia.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 50