Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 50:11-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Mendiko hegazti guztiak ezagutzen ditut,landan bizi den oro neurea dut.

12. Gose banintz, ez nizuke zuri eskatuko,neurea baitut mundua eta bertako guztia.

13. Zekorren okela jaten dudala uste al duzu,edota akerren odola edaten?

14. Eskaini gorespena sakrifiziotzat Jainkoari,bete zeure promesak Goi-goikoari.

15. Dei egidazu larrialdian:libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu».

16. Gaiztoari, berriz, hau diotso Jainkoak:«Nola aipa ditzakezu nire arauak, nola ahotan hartu nirekiko ituna,

17. nire zentzarazpenari gorroto badiozueta nire hitzei bizkar ematen?

18. Lapurra ikustean, harekin bat egiten duzu,adulteriogileekin elkartzen zara.

19. Gaiztakeriarako arin duzu ahoa,engainua asmatzeko bizkor mihia.

20. Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu,zeure amaren semea belzten.

21. Zuk hauek egin, eta ni isildu?Zu bezalakoa naizela uste al duzu?Ez, salatu egingo zaitut, dena aurpegira botako.

22. Aditu, beraz, ongi, Jainkoaz ahaztuok!Bestela, harrapatu egingo zaituzteteta ezin izango zaituzte inork ere libratu.

23. Sakrifiziotzat gorespena eskaintzen didanak,horrek ematen dit ohore.Nire bidean tinko irauten duenarineure salbamena erakutsiko diot».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 50