Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 50:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Asafen Salmoa.Jauna, jainkoen Jainkoa, mintzo da,mundu osoari egiten dio batzarrera deieguzkiaren sorlekutik sarlekura.

2. Siondik, edertasun beteko menditik,Jainkoa distiraz ageri da.

3. Badator gure Jainkoa, eta ez isilean:su irenslea aurretik, erauntsi zakarra inguruan.

4. Goitik dei egin die zeru-lurreibere herriarekin duen auzian lekuko izatera:

5. «Bildu nire fededunak,sakrifizioa eskainiz nirekin ituna egin dutenak».

6. Iragar beza zeruak Jainkoaren justizia.Jainkoa bera da epaile!

7. «Entzun, Israel, ene herri,zure kontra egingo dudan aitorpena.Neu naiz Jainkoa, zure Jainkoa!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 50