Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 46:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez . Kanta.

2. Jainkoa dugu babesleku eta indar,larrialdian laguntzaile seguru.

3. Ez dugu, beraz, beldurrik,nahiz eta lurrak dardara eginedota mendiak itsas hondora amildu,

4. nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro eginedota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.

5. Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.

6. Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.

7. Nazioek ikara, erreinuek koloka:Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.

8. Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!

9. Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,lurrean egin duen iraulketa:

10. mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu,lantzak apurtu, babeskiak sutan erre.

11. «Utzi armak! Aitor ezazue Jainkoa naizela,herrien gain eta lurraren gain nagoela».

12. Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 46