Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 45:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Liliak » doinuan. Koreren semeen poema. Amodio-kanta.

2. Hitz ederrez barrua gainezka,erregeari opa diot neure olerkia.Idazle trebearen luma da nire mihia.

3. Gizasemeetan ederrena zara, ezpainetatik xarma darizu,Jainkoak betidanik bedeinkatu baitzaitu!

4. Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek,zeure aintza eta ospea agertuz.

5. Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.Jaurti zeure eskuaz

6. gezi zorrotz ikaragarri horiek:herriak menpean jarriko zaizkizu,erregearen etsaiak adoregabe geldituko.

7. Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege;zure erregetza zuzentasun-erregetza.

8. Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu,Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu,jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.

9. Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.

10. Errege-alabak dituzu inguruan,zure eskuinean erregina, urre finez apaindurik.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 45