Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 41:2-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dena!Onik aterako du Jaunak zoritxar-garaian.

3. Bizirik gordeko du eta zoriontsu egingo lurrean,ez du utziko etsaien gogara.

4. Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,eta gaixoaldian oneratuko.

5. Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».

6. Etsaiak gaizki-esaka ari zaizkit:«Noiz hil behar ote du? Noiz galduko ote honen izena?»

7. Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da:txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.

8. Gorroto didatenak, elkar harturik,nire aurka marmarrean ari dira,burutazio okerrak dituzte niretzat:

9. «Eritasun gaiztoak harrapatu du,ez da gehiago ohetik jaikiko!»

10. Nire adiskiderik minena ere,konfiantza osoko eta mahaikide nuena, kontra jarri zait.

11. Baina zu, Jauna, erruki nitaz, altxa nazazu,beren ordaina eman diezaiedan!

12. Honetantxe dakit maite nauzuna:etsaiak ez duela garaipen-oihurik egin nire bizkarretik.

13. Osasuntsu iraunaraziko nauzu,zutik eutsiko zeure aurrean betiko.

14. Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,betidanik betidaino! Amen. Amen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 41