Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 40:5-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena,idolo eta sasijainkoetara jotzen ez duena!

6. Jauna, ene Jainko, bai ugari egin dituzula mirariak!Zenbat egitasmo gure alde! Ez da zure parekorik!Aldarrikatu nahi ditut eta hots egin,baina konta ahala baino gehiago dira.

7. Ez duzu nahi izan sakrifizio eta eskaintzarik,ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik;baizik eta belarriak ireki dizkidazu, zuri entzuteko.

8. Horregatik diot: «Hemen nauzu».Liburuan agintzen zait

9. zure nahia betetzeko.Ene Jainko, atsegin dut zure legea neure barne-muinetan.

10. Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa,ez ditut ezpainak itxi, ongi dakizu, Jauna!

11. Zure salbazioa ez dut kolkorako gorde,zure leialtasun eta salbamenaren berri eman dut,zure maitasun eta fintasuna ez ditutbatzar nagusian isildu.

12. Jauna, ez ukatu niri zeure errukia!Zure maitasun eta leialtasunak gorde nazatela beti!

13. Ezin konta ahalako zoritxarretan murgildua nago.Neure erruek inguratua naukate, ihesbiderik gabe:ezin ditut denak ikusi ere egin!Buruko ileak baino ugariago dira, bihozgabeturik nago.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 40