Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 40:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia:makurtu eta entzun du nire deiadarra.

3. Herio Leize sakonetik nau atera.Haitz gainean tinko jarri ditu nire oinak,seguruak egin nire pausoak.

4. Kantu berria ipini dit ezpainetan,gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.Askok ikusiko dute hau eta, ikaraturik,Jaunarengan konfiantza izango.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 40