Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 39:4-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. erretzen neukan bihotza bularrean,gogoan nerabilela, sua pizten zitzaidan,ezpainak ireki nituen arte eta hitz egin:

5. «Jauna, emadazu ezagutzera neure azkenaeta neure bizitzaren luzera,zein galkorra naizen jakin dezadan.

6. Unetxo bateko bizia eman didazu;zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

7. Ametsetan bezala dabil harat-honat,haizea bezain hutsala haren zalaparta;ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».

8. Zer itxaron dezaket, beraz, Jauna?Zuregan nire itxaropen bakarra!

9. Libra nazazu neure bekatu guztietatik,ez egin ni eroaren barregarri.

10. Isilik nago, ahorik zabaldu gabe, dena zeuk egina baita.

11. Urrundu niregandik zeure zigorra,zure kolpeez akiturik bainago.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 39