Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 38:1-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Daviden salmoa. Oroigarritzat .

2. Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik.

3. Josia naukate zure geziek, gainean jo nau zure eskuak.

4. Gorputz osoa dut mindua, zure haserre-zigorrarengatik,hezurrik ere ez sano, neure bekatuagatik.

5. Buruz gain ditut neure erruak,azpian hartua naute, zama astunegiak legez.

6. Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornetan,nire zorakeriaren ondorioz.

7. Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun.

8. Sukarrak hartua nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.

9. Leher eginda nago, guztiz lur jota,garrasika eta aieneka barru-barrutik.

10. Ezagunak dituzu, Jauna, nire irrika guztiak,nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan.

11. Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek,alde egin dit begietako argiak ere.

12. Nire zauriak direla eta, urrun doazkit adiskide eta lagunak,urrun gelditzen senitartekoak ere.

13. Bizia kendu nahi didatenek tranpak jarri dizkidate,kalte egin nahi didatenak egun osoan ari zaizkitmehatxuka eta makurkeriak asmatzen.

14. Baina nik gorrarena egiten dut, entzungo ez banu bezala,ez dut ahorik zabaltzen, mutua banintz bezala.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 38